Kotte ECENARRO

Bigarren itzulirako, Hendaia zuekin indar progresisten zerrenda bateratzailea bilakatu da. 

Lehen txandan lehen atera gara, askogatik. Orain, gure zerrendan Hendaia aitzinarazi nahi dutenak biltzen dira, garapen iraunkor eta elkarkidearen alde, baina gure hiriaren berezkotasuna zainduz.  

Osasun krisialdiak agerian ezarri du herritar xumeenen alde jardutea zein garrantzitsua den. Aldi berean, argitara eman du ere elkartasuna hendaiarron balore azkarra dela. 

Oraindik asko dugu elkarrekin egiteko, eta lortuko badugu, aniztasunak gureganatuko ditugulako eta funtsezkoenaren inguruan bilduko garelako izanen da. 

Hori da, hain zuzen, gure zerrenda kideek nahi dutena: bakoitzak bere onena ematea!

Aupa Hendaia.