Hendaiar maiteak,

Iragan martxoaren 15eko lehen itzulian, buru naizen « Hendaia Zuekin » taldeari bozen %41a emanez konfiantza mezua helarazi diguzue. 2014tik gure aliatua den « Hendaia Biltzen » zerrendak, Laetitia Navarron buru, %18 egin du eta Laurent Tariol buru den « Hendaye en Commun » zerrendak %8.

Bigarren itzuliari begira, gure zerrendari zegokion gurekin batera sei urtez hiria gobernatu dutenei aliantza proposatzea eta « Hendaye en Commun » zerrendari ere eskaintza bera egitea.

Denen errespetuz eta gure gizatasun baloreekin, datorren agintaldirako gobernantza akordio bat eraiki dugu. Akordioak udal ardurak partekatzeko eta hiri elkarkide eta ekologikoa kudeatzeko programa zehazten du, betiere zuekin hitzartze praktika berrietara bideratua.

Horiek horrela, ekainaren 28an talde gaztetu eta arras berritu baten buru aurkeztuko naiz. Aukera baliatu nahi dut lehen itzulirako aipatu hiru zerrendetan aurkeztu eta bigarrenean kanpo gelditu diren hautagaiak eskertzeko. 101 hautagaitik 35era pasatzeak sakrifizioak eskatzen ditu, baina nork bere lekua uztea, engaiamendua adierazteko jarrera agurgarria da ere.

Bigarren itzuli hau ezohiko baldintzetan iraganen da, hots, osasun krisialdiak eragin bi hilabeteko itxialdiaren ondotikoa, herrialdearen ekonomia belauniko ezarri duena, eta gizarte ondorio izugarriak izanen dituena. Ekonomia eragileei eta gutariko zaurgarrienei eta xumeenei sekulan baino kasu gehiago egin beharko diegu. 

Ongi dakigulako eguneroko elkartasuna hiri mailan eraikitzen dela. Krisialdiak oroitarazten digu ere zer nolako premia dagoen ingurumenaren aldeko politika publikoak bilakarazteko, ezen gizakiak denbora gehiegi baitarama bizi den planeta gaizki tratatzen… Azken urteotan garapen iraunkorraren alorrean egin ditugunak areagotu behar ditugu. Gure proiektuak hiria aitzinarazi nahi du, bere berezitasunak eta baloreak zainduz.

Hendaiar izateaz harro gaude eta gure hiria maite dugu. « G7 Kontra gailurrarekin » egin dugun bezala, COVID 19 osasun krisialdian gure jarduerak egokitzeko gaitasuna erakutsi dugu, indarrak bilduz, oztopoak gaindituz denok batera aurrera egiteko. Berdin jokatuko dugu gure hiria oraindik ederragoa izan dadin!

Gure zerrendek datozen bozak irabazteko baldintzak betetzen diren arren, hautesleek bozkatu arte deus ez da irabazia. Sufragio unibertsala errespetatu behar dugu. Dagoeneko bi zerrenda baizik ez dira lehian : ni buru naizena, 6 urtez baturik egoteko eta engaiamenduak betetzeko gaitasuna erakutsi duena, eta gure oposiziokoa. Lehen itzulia aitzin adierazi nuen, eta orain berresten dut: ene alderdia Hendaia da! « Hendaye avec Vous / Hendaia Zuekin » bozka eta bozkarazi!

Milesker zuen konfiantzagatik. Aupa Hendaia!

1

Agintaldi berri baten helburuak

Lehenik, gure lur funtsa menperatzeko erronka da. Gure THPa (Tokiko Hirigintza Plana), zehazki, ingurumena errespetatzen duen garapen iraunkorraren aldeko orientabideetan oinarritzen da. Hirigintza orekatzeko helburu hori mugikortasun berrien aurrerapenarekin uztartzen da (garraio publikoak, mugikortasun eztiak, autoa-partekatzea). Mundu-mailako erronkek, energia berriek eta berotze klimatikoak, aurrera egitera behartzen gaituzte, hiria beste modu batera pentsatuz.

Hendaiarrak laguntzea herritarrei zuzendutako politika publikoak jartzea da. Gure kultura-, kirol-, hezkuntza- eta segurtasun-politikak eta gure gizarte-neurriak indartu beharko ditugu, XXI. mendeko erronka berriei aurre egiteko, gazteriari, ahalmen urritasunari edo gure adinekoei eta lehen haurtzaroari laguntzeari dagokienez. Gure euskal kulturaren sustapena eta bizikidetza indartuko duen animazio-politika izango dira gure proiektuaren muina

BILKURA PUBLIKOAK 18:30etan

Arraudiak jarraituko ditugu elkarrizketa uneak antolatzeko

2

Jarrera politiko argia, aurrerakoia eta irekia

Gure baloreak humanistak dira funtsean. Tolerantzian eta errespetuan, laikotasunean, sektarismoaren gaitzespenean, adi egotean eta justizia sozialean oinarritzen dira. Gure eskumenen esparruan, engaiamendu publikoaren ohorea da gure hiriko ahulenei eta umilenei laguntzea, haien lekua aurkitzen laguntzeko.

Espiritu horrekin osatu da gidatzeko ohorea dudan herritarren zerrenda irekia. Hiria kudeatzea guztion onerako parte hartu nahi duten guztiak elkartzea ere bada. «Hendaia zuekin» egin nahi dugu.

3

Metodo bat: kontsultatu, egin, kontuak eman.

Hiriko biztanleak erabakiekin lotzeko gure baliabideak sakonki berritu behar ditugu. 2014az geroztik, elkarrretaratze uneak ugaritu egin ditugu, bai auzoetako permanentzien bidez, bai sektoreko bilera publiko erregularren bidez, bai herritarren kafetegien bidez, bai hautetsiekin eta herritar-taldeekin egindako ibilketen bidez, baina hori ez da nahikoa. Bereziki, gure harremana hobeki egituratzea proposatuko dizuet, parte-hartzaile aurrekontu eskainiak sortuz. Biztanleek aurrekontu horien esleipena erabakiko lukete.
Chantal Kehrig Cottencon
Frédéric Tranche
Céline Cotinat
Richard Irazusta
Nathalie Camacho Saticq

4

Zuentzat berriro engaiatzea.

Berriz ere engaiatzen naiz, badakidalako gidatzen dudan taldeak proiektu kolektibo berri bat egiteko behar diren esperientzia eta prestasuna bateratzen dituela. 2014 urtean, gure hiria eta bere inbertitzeko gaitasuna mehatxatzen zuen finantza norabide okerra geldiarazi behar zen. Gaur, gure agintaldian, Estatuaren ekarpenak izugarri murriztuak izanik eta presio fiskal mugatu batekin, jokatzeko ahalbideak eta kontu orekatuak berreskuratzen ditugu. 6 urtetan, aurrekontu guztiak nahastuta, 4.600.000 €-ko zorra kendu genuen inbertitzen jarraituz: hitza eman genuen eta bete genuen.

Egiten ari diren obra ugariek eta gure proiektuek hainbeste gustatzen zaigun hiri hau egituratu eta edertzea dute helburu. Bai, Hendaia mugitzen da eta etorkizunean konfiantza du.

Ongi ulertu duzue, nere alderdia Hendaia da eta nere metodoa “Hendaia zuekin” da. Adi egotea, borondate ona eta gure ardura ziurtatzen dizkizuet.

Blog

Kotte ECENARRO

Bigarren itzulirako, Hendaia zuekin indar progresisten zerrenda bateratzailea bilakatu da.

Laetitia NAVARRON

Hendaia Biltzen fusio zerrendaren Biltzar Nagusiaren hautua? gure engaiamendu pragmatikoaren irudia besterik ez da.

Laurent TARIOL

Ezkerra bildurik eta talde berria osaturik, bi delegazio izanen ditugu, eta Euskal Elkargoan ordezkatuak izateko aukera ere izanen dugu.

Copyright © 2020 Hendaye avec vous | Credits