Laurent TARIOL

Ezkerra bildurik eta talde berria osaturik, bi delegazio izanen ditugu, eta Euskal Elkargoan ordezkatuak izateko aukera ere izanen dugu.  Gai guztietan iritzia emanen badugu ere, ezkerreko hautetsi gisa prekarietatearen kontrako borroka eta zerbitzu publikoen defentsa izanen ditugu lehentasun.

Laetitia NAVARRON

Hendaia Biltzen fusio zerrendaren Biltzar Nagusiaren hautua? gure engaiamendu pragmatikoaren irudia besterik ez da. Hautesleek gure alde egiten badute, ikusiko dute gure taldeko kide guztiak buru-belarri ariko direla klima, gizarte, hizkuntza eta kultura jokagaien inguruan egin ditugun proposamenak gauzatzen, Hendaiako biztanleekin elkar-eraikiz.

Kotte ECENARRO

Bigarren itzulirako, Hendaia zuekin indar progresisten zerrenda bateratzailea bilakatu da.  Lehen txandan lehen atera gara, askogatik. Orain, gure zerrendan Hendaia aitzinarazi nahi dutenak biltzen dira, garapen iraunkor eta elkarkidearen alde, baina gure hiriaren berezkotasuna zainduz.   Osasun krisialdiak agerian ezarri du herritar xumeenen alde jardutea zein garrantzitsua den. Aldi berean, argitara eman du ere elkartasuna hendaiarron …

Kotte ECENARRO Read More »

Martxoaren 8a urte osoan da !!!!

Martxoaren 8a, Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Eguna. Egun horretan, emakumeen eskubideen aldeko borroka nabarmentzen da, eta, bereziki, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak murrizteko. Egun hau nazioartekoa da eta martxoaren 8an ospatzen da. 2018ko maiatzean, gure udalerriak « Gaizkintzaren Prebentziorako eta Segurtasunerako Tokiko Batzordea » (GPSTB) abian jarri zuen. Kontseilu honen lan-ardatzetako bat emakumeei egin indarkeriei buruzko prebentzioa eta borroka da. …

Martxoaren 8a urte osoan da !!!! Read More »

Arta eskaintza

Badakizue hilabeteak daramatzagula Hendaiako lurraldean dugun arta eskaintzaren erronkei ihardesteko lanetan. 2019ko ekainaren 18an Akitania-Berria Eskualdeko Osasun Agentziako (EOA) Zuzendari Nagusiari ohartarazi nion medikuntza berezitasunen inguruan dugun kezka, bereziki ginekologiari dagokionez. Gai garrantzitsua baita, GEUZ, Baionako Ospitalea, Concha Berri eta herriko etxea lan talde batean elkartu dira, medikuntza berezitasunen problematika konkretuki jorratzeko, eta finean hendaiarroi …

Arta eskaintza Read More »

Irakaskuntza hirueleduna Hendaian

2018ko martxoan Akitania-Berria Eskualde Presidenteari ohartarazi nizkion Hendaiako bigarren mailako irakaskuntzan genituen zailtasun bereziak. Gauza bera egin nuen Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Presidentearekin topatu nintzenean. Gauzak argi errateko, Hendaian daukagun bigarren mailako irakaskuntza ez da irakasleek bizi duten hizkuntz egoera bereziari batere egokitua. Horrek bi ondorio ditu: Lehena, ikaspenak barneratzeko zailtasuna, Eta bigarrena, lehenari lotua, Hendaiako …

Irakaskuntza hirueleduna Hendaian Read More »

Garapen iraunkorra diozue?

Ideia eta ekintza metaketaz haratago, hauek onak izanik ere, Hendaye avec vous / Hendaia zuekin zerrendak zeharkako antolaketa berritzaile eta konkretua proposatu nahi dizue.             Konbentzimendu osoa dugu gure erabaki bakoitzean ingurumen, gizarte eta ekonomia jokagaiak ber mailan ezartzearekin, hiru gai hauek elkarloturik landuz eta herritarrek erabakietan gehiago parte har dezaten gobernantza moduak aldatuz erdietsiko dugula hendaiar guztion …

Garapen iraunkorra diozue? Read More »

hendaye-avec-vous

Eskolak: agintaldirako lehentasun

Eskolen segurtatzeko plana: Eskolak segurtatzeko plan berezia dela-eta (ESPB), hainbat ekintza egin ditugu: – Ikastetxe guztietako hesi eta xeilak goratu ditugu; – Alarmak ezarri ditugu; – Interfono-bisiofonoak ezarri ditugu. Lan guzti hauek 2020ko lehen seihilekoan burutuko dira. Informatika plana: Frantses Hezkuntza Ministerioarekin lankidetzan aritu gara gure eskolak modernizatzeko. Lehen mailako eskoletan arbel numerikoak ezarri ditugu,  bi …

Eskolak: agintaldirako lehentasun Read More »

Igerilekuaren etorkizuna

Gaur egungo agintaldiko egitasmo nagusietako bat, eta ondorioz datorren agintaldikoa ere, igerileku berri baten eraikitzea da. Horrelako proiektuak ez dira urgentzian egin behar, baizik eta elkar hitzarturik. Gaurko Tournesol igerilekua 1977an egin zen, eta 2015ean bere egituraren azterketa bat abiatu genuen. D2X izan zen lan horren egiteko izendatu zen enpresa, eta eskatu zitzaiona bete du: …

Igerilekuaren etorkizuna Read More »

Tokiko Hirigintza Plan (THP/PLU) arduratsua 3/3

Hendaiako hautetsiek etxebizitza parkearen bilakaera kudeatzeko, demografiaren eztanda saihesteko eta bigarren etxebizitzen proportzioa tipitzeko estrategia bat ezarri nahi zain dute, biztanleen bizi kalitatea zaintzeko xedearekin. Hendaiako biztanleriaren emendatzea:  1999 eta 2006 artean = %1,6 2006 eta 2013 artean = %2,7 Hendaiak 2006 eta 2013 artean izan du biztanle kopuruaren hazkunde handiena, + 2 846 biztanle, …

Tokiko Hirigintza Plan (THP/PLU) arduratsua 3/3 Read More »